TALDE-LANA
ERRESPETUA ETA KONFIDANTZA IKASKIDEARENGAN
IKASLEAREN AUTOESTIMA SENDOTZEA
lantzen dituen proiektu KOOPERATIBOA
Proiektu hau hiru faseetan banatuta dago eta ikus-entzunezko grabaketa baten ohiko zikloei egokitzen da.
1. – AURRE-EKOIZPENA
Proiektua zehaztu behar da
Zer egin behar dute? Bideoklip bat, pelikula edo erreportajea. Ikasleei gidoiak ematen dizkiegu eskema modura berain istorioak egokitzeko.
Planoak eta ikus-entzunezko narratiba
Planoak ikus entzunezko munduan zer eta nola erabiltzen diren ikasiko dute; geroago, bere gidoi literarioa gidoi teknikora nola moldatzen den jakingo dute, grabaketak aurrera eramateko.
Grabaketarako zer behar den
Atrezoa, zenbat aktore eta teknikari beharko diren, nortzuk egingo dituzte lan horiek, etab.
Den dena adostuko dugu.
Talde Tekniko eta Artistikoa
Ikasleak bi taldeetan banatuko dira bakoitzaren rola zein izango den ikasiko dute.
- TALDE TEKNIKOA:
– Zuzendariak.
– Kamerariak.
– Soinua.
– Klaketistak.
– Script.
– Argiztatzaileak
- TALDE ARTISTIKOA:
-Aktoreen lana nola egiten den ikasiko dute eta bere pertsonaiak garatuko dituzte.
2. – GRABAKETA
Irakasleak ikasi dituzten lanpostuak garatuz grabaketarekin hazten dira , bai aktoreak, bai teknikariak.
3. – POST-EKOIZPENA
Audiobisuala montatzeko momentua hasten da
Edizio klaseak emango ditugu, zinema inguruan bitxikeri desberdinak azaldu, efektu bereziak nola egiten diren, beraien toma faltsuak ikusi eta hainbat ekintza fase honetan garatuko dira.
Heziketa proiektu guztia ikasleek lantzen dute.
Tekniko eta aktore modura grabaketa baten hiru faseak landuz. (aurre-ekoizpena – Grabaketa – Post-ekoizpena).
Bere filmea, bideoklipa edo erreportajea bukatzean azkenengo egunean sari modura ikusten da.
PROIEKTOAREN IRAKASLEGOA
Proiektua gainbegiratzen duten ikus-entzunezko teknikariak titulazioz eta heziketa esperientziaz osatuta daude.
“ EKIN” HEZIKETA PROGRAMA ESKEMA BATEAN
IKUS-ENTZUNEZKO MATERIAL PROFESIONALAREN ERABILPENA
ARGAZKI ESTUDIO TAILERRA
Estudio argazki erreportajea ikasleak berak egina.
OPARIA – Tailerraren argazkiak paperean
ERREALITATE BIRTUALAREN ESPERIENTZIA
IRAGANA azaltzen diegu
ORAINALDIAN grabatzen dute
Orain… ETORKIZUNA sentituko dute
EKIN heziketa proiektuan parte hartzen duten ikasleei zinemaren hastapenak azaltzen zaizkie, baita garai bakoitzeko aurrerapen teknologikoen araberako aldaketak ere, orainaldira heldu arte.
Hemendik aurrera etorkizunaz mintzatu ez ezik, beraien buruan ikertuko dute.
Aukera bakarra, ERREALITATE BIRTUALAREN teknologiarekin harremanetan egoteko.