BISITEN LIBURUA

Proiektuaren zehar bizi diren esperientziak eta lekutasunak

Ikusi edo irakurri bisiten liburua proiektu magiko honi buruz pentsatzen denaz jabetzeko.

«2018-2019 ikastaroko laburpena.»

MILA ESKER

MILA ESKER

“Aurten 950 ikasle baino gehiago bizi izan dituzten esperientziak  bi minutuko bideo batean laburtzea ahalegindu gara. EKIN proiektua, benetan  desberdina eta bakarra da. Berdin da ikaslearen adina, proiektuan parte hartzerakoan bere liluraren eta zinemaren magiaz partekatuko zaitu.”

«Ikasleek lau egunetan zehar zinema mundua ikasteaz gain, taldeko lana garatuz proiektuan landu dituzten ekintzaz arro sentitu dira.»

Jesús María Ikastetxeko Irakasleak

Jesús María Ikastetxeko Irakasleak

«Proiektuan parte hartzen dugun lehenengo urtea izan da eta benetan, emaitzekin oso pozik gaude. 

Ikasleek lau egunetan zehar zinema mundua ikasteaz gain, taldeko lana garatuz proiektuan landu dituzten ekintzaz arro sentitu dira.»

«Datorren urteari begira, zalantza barik, itzuliko gara.»

Salesianos Deustoko irakaslegoa

Salesianos Deustoko irakaslegoa

“Ekintza ahaztezina gazteentzat.

Elkarbizitza, elkarlana eta zinema bilduz bizipen ezin hobea izan zuten. Datorren urteari begira, zalantza barik, itzuliko gara.”

«Oso esperientzia interesgarria, proiektu polita, erabilitako materialaren kalitatea ezin hobea, dibertigarria… Zoriondu nahi ditugu »

Elorrio Institutuko Irakasleak

Elorrio Institutuko Irakasleak

«ELKARTRUKEAK: Elorrioko institutuan, DBH-4.mailan, elkartrukeak egiten dira Alemania eta Holandarekin.

Ikasturte honetan gure DBH-2. eta DBH-3.mailako ikasleek EKIN programan parte hartu dutenez, proiektu honetako espezialistekin zerbait egitea bururatu zitzaigun alemanak eta holandesak hemen zeuden bitartean. Elkartruke hauek direla eta, tailerrak antolatzen ditugu, eta ikasturte honetan, apirilean, Ekin programakoekin bideo bat grabatu dute.

Oso esperientzia ona izan da, gustura egon dira parte hartu duten ikasle guztiak, eta euren komentarioak hauexek izan dira: oso esperientzia interesgarria, proiektu polita, erabilitako materialaren kalitatea ezin hobea, dibertigarria… Zoriondu nahi ditugu EKIN programa eramaten dutenak.»

«Ikasleak poxik, proiektua polita, taldeko lana eta zinema arloan gauza pila ikasi ditugu.»

R.M. Azkue Ikastolako Irakasleak

R.M. Azkue Ikastolako Irakasleak

“Ikasleak poxik, proiektua polita, taldeko lana eta zinema arloan gauza pila ikasi ditugu.

Gure aldetik ez dugu askoz gehiago esaterik. Mila esker EKIN proiektua lantzen duten profesionalei eta hurrengo urtean dudarik gabe bueltan gara.”

« Esperientzia interesgarria eta ikasleentzako ahaztezina da»

Colegio Vizcaya Ikastetxeko Irakasleak

Colegio Vizcaya Ikastetxeko Irakasleak

« Bigarren urtez proiektuan gara;  esperientzia interesgarria eta ikasleentzako ahaztezina da. Proiektua profesionaltasunez zuzenduta dago.


Mila esker denagatik.»

«Ikasleek harrotasunez hitz egiten zuten beren laburmetraiari buruz »

Maite J. - Elorrio Institutuko Irakaslea

Maite J. - Elorrio Institutuko Irakaslea

“Astearen bukaeran, proiektuan parte hartu zuten ikasleek  harrotasunez hitz egiten zuten beren laburmetraiari  buruz eta etxeetara oso nekatuta itzuli baziren ere, errepikatzeko moduko esperientzia zela aitortzen zuten.”

«Dena ondo, primeran; hurrengo urtean berriro ikusten gara.»

San Antonio Ikastetxeko Irakasleak

San Antonio Ikastetxeko Irakasleak

« Dena ondo, primeran; hurrengo urtean berriro ikusten gara.»

«Gure bizitzetan izan dugun irteerarik hoberena izan da.»

Avellaneda Ikastetxeko Irakasleak

Avellaneda Ikastetxeko Irakasleak

“Proiektuan egon eta gero, hilabeteak pasa dira eta oraindik ikasleei entzuten zaie: “Gure bizitzetan izan dugun irteerarik hoberena izan da.”
EKIN_eko profesionalak ikasleengan esperientzia ahaztezina gozatzeaz dakite.

MILA ESKER!. ”

«Ikastetxeetan lantzen diren lan taldeen eta proiektuen ildotik doan esperientzia ahaztezina izan da.»

Idoia I. Basauriko San José Ikastetxeko irakaslea.

Idoia I. Basauriko San José Ikastetxeko irakaslea.

«Ikastetxeetan lantzen diren lan taldeen eta proiektuen ildotik doan esperientzia ahaztezina izan da.

Ikasleek aukera paregabea izan dute benetako talde lanean murgiltzeko baita ikus-entzuteko kontzeptuak lantzeko ere. Lan gogorra egin dute ez bakarrik pelikula ekoizten (gidoia, grabaketak,…) baizik eta hainbat eta hainbat erabaki hartuz, elkarri entzunez eta akordioetara helduz.

Begiraleen profesionaltasuna ere aipatzeko modukoa izan da.

Ikasleekin izandako harremana eta irakasleoi emandako erraztasunak ere oso positiboki baloratu ditugu.

Horrela jarraituz gero etorkizun oparoa izango duzue! Zorionak zuen lanagatik!»

«Ikasleen hitzetan, alde txar bakarra... laburregia izan zela!.»

San José de Calasanz Ikastetxeko Irakasleak

San José de Calasanz Ikastetxeko Irakasleak

«San Jose de Calsanzeko ikasleek ere izan zuten aukera Morgan egonaldia egiteko, aukera bikain hori zinez aporbetxatu eta gozatu genuela harrotasunez esan dezakegu.

Benetan esperientzia aberatsa izan zen gure ikasleentzako: zinemagintzaz ugari ikasteaz gain, elkarrekin 3 egun pasatzeko aukera aparta izan baitzen.

EKINPRO talde guztiak bikain prestatuko egonaldia iruditu zitzaigun.

Ikasleen hitzetan, “alde txar bakarra… laburregia izan zela!”.»

«Denok gogor aritu dira, taldeko lana landuz, berain maisulanak grabatzeko asmoz .»

Nuestra Señora del Carmen Portugalete Ikastetxeko Irakasleak

Nuestra Señora del Carmen Portugalete Ikastetxeko Irakasleak

«Gure LH5ko ikasleak zinema udalekuak berri pasa dute. 

EKIN proiektuak zinema mundua hobeto ezagutzeko aukera paregabea eman digu.  

Klaketariak, mikrofonistak, kamerak edo antzezleak, denok gogor aritu dira, taldeko lana landuz, berain maisulanak grabatzeko asmoz.


ZORIONAK proiektuagatik ARTISTAK!! »

«Laster iritsi bat helduko zaigu.»

Pureza de María Ikastetxeko Irakasleak

Pureza de María Ikastetxeko Irakasleak

“Laster iritsi bat helduko zaigu.”

«Benetan proiektu desberdina eta liluragarria. Hurrengo urtean bueltan gara.»

Madre de Dios Ikastetxeko Irakasleak

Madre de Dios Ikastetxeko Irakasleak

«Benetan proiektu desberdina eta liluragarria. Hurrengo urtean bueltan gara.»

«Ikasleentzako oso aberasgarria da; bai taldeko lanaren garrantziaz jabetzeko eta bai ikus-entzunezkoen lan ezagutzeko.»

Ondarroa Institutuko Irakaslea

Ondarroa Institutuko Irakaslea

Zinema proiektuarekin hogeitaka urte daramagu zuekin.
Ikasleentzako oso aberasgarria da; bai taldeko lanaren garrantziaz jabetzeko eta bai ikus-entzunezkoen lan ezagutzeko.

«Bigarren urtez proiektuan gara.»

Colegio Vizcaya Ikastetxeko Irakasleak

Colegio Vizcaya Ikastetxeko Irakasleak

« Bigarren urtez proiektuan gara;  esperientzia interesgarria eta ikasleentzako ahaztezina da. Proiektua profesionaltasunez zuzenduta dago.


Mila esker denagatik.»

«Elkarbizitza, elkarlana eta zinema bilduz bizipen ezin hobea izan zuten.»

Salesianos Deustoko irakaslegoa

Salesianos Deustoko irakaslegoa

“Ekintza ahaztezina gazteentzat.

Elkarbizitza, elkarlana eta zinema bilduz bizipen ezin hobea izan zuten. Datorren urteari begira, zalantza barik, itzuliko gara.”

«Errepikatzeko moduko esperientzia.»

Maite J. - Elorrio Institutuko Irakaslea

Maite J. - Elorrio Institutuko Irakaslea

“Astearen bukaeran, proiektuan parte hartu zuten ikasleek  harrotasunez hitz egiten zuten beren laburmetraiari  buruz eta etxeetara oso nekatuta itzuli baziren ere, errepikatzeko moduko esperientzia zela aitortzen zuten.”

«Urtetik urtera proiektu honetan bizi ditugun sentsazioak berreskuratzea eskertzen diegu bere arduradunei. Filma, argazkiak eta esperientzi paregabe hau irribarrez gozatuko dute gure ikasleek.»

Ana Saiz, Colegio Vizcaya Ikastetxeko irakaslea

Ana Saiz, Colegio Vizcaya Ikastetxeko irakaslea

«Zinema proiektuak ikasleak lehenengo momentutik harrapatzen ditu, ikasleak gogotsu eta batera aritzen dira bere filma grabatzeko asmoz.

Ikus-entzunezko mundua ezagutzeko aitzakia erabiliz ikasleek elkarbizitza eta lantaldearen garrantziaz jabetzen dirahaien arteko harremana bestelako ikuspuntutik lantzeko aukera ezinhobea dute. Hori gutxi balitz, ikasle batzuei zinemagintzan jakin-min handia piztu zaie.

Urtetik urtera proiektu honetan bizi ditugun sentsazioak berreskuratzea eskertzen diegu bere arduradunei.  Filma, argazkiak eta esperientzi paregabe hau
irribarrez gozatuko dute gure ikasleek.
Egundoko esperientzia ikasturtea hasteko, bukatzeko edo etenaldi batean lantzeko. »

«Zorte ona opa nahi diogu Ekin talde guztiari martxan jarri duten proiektuan. Animo! hasierak ez dira beti errazak izaten eta.»

BERRIZ Ikastetxeko irakasleak

BERRIZ Ikastetxeko irakasleak

«Zorte ona opa nahi diogu EKIN  talde guztiari martxan jarri duten proiektuan. Animo! hasierak ez dira beti errazak izaten eta.

Urrian Berrizko ikasleek zuokin 4 egun  zoragarri  igaro zituzten Morgan.

Filma politak grabatuz gain, esperientzia desberdinak bizitzeko aukera ere izan zuten gure ikasleek gelatik kanpo. »

«Proiektu izugarria izan da, urteetan zehar beste leku batean bizi dugu esperientzia hau zuekin eta benetan oroimen izugarriak ditugu.»

Alex Atutxa, San Antonio Santa Rita Ikastetxeko irakaslea

Alex Atutxa, San Antonio Santa Rita Ikastetxeko irakaslea

«Proiektu izugarria izan da, urteetan zehar beste leku batean bizi dugu esperientzia hau zuekin eta benetan oroimen izugarriak ditugu.

Nahi dugu zuekin jarraitu eta espero dugu zuek gugan konfidatza eukitzea.

Mila esker.»

«Hurrengo ikastarorako bueltatuko gara. »

Esther de Llano eta Pilar García / Madre de dios DBH-2 Ikastetxeko Tutoreak

Esther de Llano eta Pilar García / Madre de dios DBH-2 Ikastetxeko Tutoreak

«Gure ikasleek zinema proiektuaz gozatu egin zuten esperientzia ezin hobea biziz, material profesionala erabiliz eta irakasle esperientziadunekin motibatuak liluraz lanegin zuten.

Ikasle guztiek proiektuan landutako emaitzaren parte garrantzitsu sentitu dira.

Ikus-entzunezko mundua ezagutuz gain, grabaketan ondo pasa zuten; berain filma luzaroan gogoratuko dute.

Hurrengo ikastarorako bueltatuko gara.»

«Elkarlanean aritzeko aukera ezin hobea izan dute gure ikasleek, bide batez audibisualen mundua ezagutuz.»

Goiz-Argi, Ondarroa BHI Ikastetxeko irakaslea

Goiz-Argi, Ondarroa BHI Ikastetxeko irakaslea

«Primeran egon gara.

Elkarlanean aritzeko aukera ezin hobea izan dute gure ikasleek, bide batez audibisualen mundua ezagutuz.

Mila esker.»

«Zinema eskola eta… EKIN! proiektua bigarren urtez, Dbh-2ko ikasleen artean arrakasta osoz landu egin dugu. »

Elena Lavia eta Marian del Valle, Pureza de María Ikastetxeko irakasleak

Elena Lavia eta Marian del Valle, Pureza de María Ikastetxeko irakasleak

«Zinema eskola eta… EKIN! proiektua bigarren urtez, Dbh-2ko ikasleen artean arrakasta osoz landu  egin dugu.

Lau egunez, gure ikasleak liluraz grabaketan gogor ekin dute. Mamuen eta efektu berezien artean ikus-entzunezko munduaren hainbat kontzeptu ezagutzeko aukera izan dute

Bai talde artistikoa eta bai teknikoa profesional  modura sentitu dira. Taldeko lana landuz lagun kideen beharra aintzat hartu dute.

EKIN–eko profesionalei eskerrak eman nahi diegu, ikasleak motibatuz denbora laburrean bakoitzak duen hoberena atera dutelako.»

«Lan bikaina, zorionak danoi! »

Eider eta Ibon - San Jose Ikastetxeko irakasleak

Eider eta Ibon - San Jose Ikastetxeko irakasleak

«Esperientzia benetan polita barnetegian bizitakoa.

Ikus-entzunezkoari lotutako hainbat eta hainbat ezagutza bueltan ekartzearekin batera, ikasleek elkarbizitzan esperientzia paregabea izan dute,

dena bertako monitoreen profesionaltasun eta seriotasunari esker.

Lan bikaina, zorionak danoi!!!»

«Laster iritzi berri bat izango duzue. »

Seber Altube ikastolako irakasleak

Seber Altube ikastolako irakasleak

«Laster iritzi berri bat izango duzue.»

«Zinemak duen magia eskola munduan errealitate bihurtzea posible bilakatzen duen EKINeko lantalde osoari eskerrak eman nahi diogu.»

Elena Lavia eta Marian del Valle, Pureza de María Ikastetxeko irakasleak

Elena Lavia eta Marian del Valle, Pureza de María Ikastetxeko irakasleak

«Zinema astea eta…Ekin! proiektua arrakasta handia bilakatu zen DBHko ikasleen artean. Ikus-entzun munduko kontzeptu ezberdinak landuz gain, grabazio jardueraz gozatu zuten, azken belaunaldiko teknologia erabiliz eta benetako profesionalak bezala sentituz.

Labur batek dakarren lana bizitzea eta lana aurrera eramateko gai direla sentitzea lan kooperatiboaren garrantzia ulertzeko lagungarri izan zen.

Zinemak duen magia eskola munduan errealitate bihurtzea posible bilakatzen duen EKINeko lantalde osoari eskerrak eman nahi diogu.»

Aisilan kultur Elkartearen logotipoa EKIN web orrian - Bisiten Liburua

«Izugarrizko heziketa proiektua. Halako proiektu baten eziztentziaren berririk ez nuen, benetan bakarra.»

Adolfo Aguado, musika eta arte-eszenikoen zentroko zuzendaria – ADI MUSIK

Adolfo Aguado, musika eta arte-eszenikoen zentroko zuzendaria – ADI MUSIK

«Izugarrizko heziketa proiektua. Halako proiektu baten eziztentziaren berririk ez nuen,  benetan bakarra.

Proiektuak daukan eduki pedagogiko aberatsa uka ezina da, grabaketarako azken balaunaldiko ekipamendua eta xehetasun osoz ikaslei bideratutako klase oso dinamikoak. Baina, disfrutatzea eta lantaldean ekitea izan da ikastetxeak gehien baloratu duena.

Gure ikasleek eta haien familiek tailer bakoitzaz gozatu dute, abentura berriak sortzeko ilusio bat sortuz.

Ikastetxeko zuzendaritzatik eskertu nahi diogu EKIN osatzen duen lantalde profesionalari, ADI MUSIKeko irakaskuntza ekiteko moduarekin bat egiten duten baloreak ikasleei hurbiltzeagatik, gure aldetik balore hauek mantentzeko beharrezkoa den guztia egiten kolaboratuko dugu. Zinema astea eta…EKIN!»

Ondarroa BHI ikastetxearen argazkia EKIN web orrian - Bisiten Liburua

«Aisilan Kultur Elkarteak proiektua hau gomendatzen du guztiz eta gure partetik laster berriro elkar grabatuko dugu.»

AISILAN KULTUR ELKARTEA - ZUZENDARITZA SAILA

AISILAN KULTUR ELKARTEA - ZUZENDARITZA SAILA

«Aisilan kultur elkarteak, betidanik, zinema proiektuak izan dituen balorapen onak ezagutu ditu. Proiektua garai berri honetan probatzeko aukera izan dugu eta izugarri gustatu zaigu.

Proiektuak grabaketa profesional batera eramaten zaitu.

Klaseak, grabaketa, baina batez ere umeen ilusio aurpegiak beraien lanak ikusten dituztenean, egiaztatzen du proiektuak ze o zer magikoa duela.

Aisilan Kultur Elkarteak proiektua hau gomendatzen du guztiz eta gure partetik laster berriro elkar grabatuko dugu.

MILA ESKER »